XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Nik ez dut uste arintasuna eta azpiliteratura batera doazenik.
Literatura zer den azaltzen hasi beharko nuke eta nik ez dakit zer den literatura.
Tira, hasten baldin bazara sinbolismoen eta horrelakoen bila, horiek bakarrik ekartzen baldin badute literatura, garbi dago nerea azpiliteratura dela, eta ez dit lotsarik ematen.
Badirudi ikasleen artean ere
Eta hori
Nahiz jakin euskaldunberrientzat ez litzatekeela izango, uste dut gutxi gorabehera horrelaxe egingo nukeela.
Uste dut kontaketa-tipo hori
Gauzak erraz kontatu, zergatik ez?
Irratiaren
Horrek ez du esan nahi esaldi borobilak egiten ez dakidanik.
Jartzen naizenean, sei eta zazpi lerrotako esaldiak egiten ere badakit,
Baina zergatik kontatu behar dira gauzak
Erraz kontatuta uler balitezke eta esanahi berdina baldin badute, askotan, grazia gehiagorekin gainera...
Barregarria da, baina nagikeria eta alferkeria hitzak jende langileak bakarrik aipatzen ditu, alferrak ez du sekula horrelakorik aitortuko.
Garbi dago. Oso inpultsiboa naiz alde horretatik.
Zerbait egindakoan, momentuan ateratzen dena eta kitto.
Akaso irratiaren eragina izan liteke.
Ipuin horiek HABErako enkarguz egindakoak dira gehienak, beste batzuk sariketetarako eginak.
Baina inoiz ez eseri eta:
Uste dut horrelakorik ez dagoela, bakarra dagoela gogoz idatzitakoa.
Ez zait gustatzen berriro ere nere lanak irakurtzea.
Hori ez da gero
Jaurlaritzak beka bat eman zidan nobela bat egiteko.
Proiektu txiki bat egin behar izaten da eta eserialdi batean egin nuen.
Onartu zuten eta bekaren erdia eman zidaten.
Epea akordatzen naiz irailak hamarrean zela.
Ezin dizut esan zein egunetan hasi nintzen, baina askoz lehenago ez.